Albisteak

Abortu librerako urratsa

Abortu librerako urratsa

Abortuaren lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak. Heziketan eta osasun menstrualean eragiteko neurri sorta bat jaso dute. Besteak beste, higiene menstrualerako produktuak doan banatuko dituzte institutuetan. Arauak badu, baina, hutsune nabarmen bat: gobernuak ez du murriztuko hilekorako higiene produktuen BEZa.

Euskararen erabilera, gaitasunaren gainetik

Euskararen erabilera, gaitasunaren gainetik

Iñaki Iurrebaso soziologoaren arabera, euskararen jakite maila nabarmen apalagoa da sarritan irudikatu izan dena baino; euskararen erabilera, berriz, handiagoa, dagoen gaitasuna eta soilik arrazoi instrumentalak kontuan hartuta legokiokeena baino.

Neurketa egiteko beste irizpide batzuk erabili ditu. Besteak beste, euskaldunak eta erdaldunak bereizten dituen ikuspegitik continuum delakora igaro da, jakite maila desberdina dutenen multzoak bereiziz.

Gerra hemen hasten da

Gerra hemen hasten da

Europako entrenamendugune militarrik handiena Nafarroan dago: Bardeako tiro eremua. 1951tik, NATOko kideek han probatzen dute gatazka armatuetan erabiliko duten munizioa.

Euskal Herriko ehun enpresa inguruk dute harremana armagintzarekin. Aeronautika sektorea da industria militarraren eta zibilaren arteko zilbor hesterik oparoena.

Esne Bidearen 'bihotz' beltza

Esne Bidearen 'bihotz' beltza

Sagittarius A* Esne Bidearen erdiguneko zulo beltzaren lehen irudia aurkeztu dute. Erraldoia da: lau milioi Eguzkiren parekoa, eta 44 milioi kilometroko diametrokoa. Lurretik 27.000 argi urtera dago. 

Ez da teleskopio bakar batek ateratako irudia, baizik munduko zortzi erradioteleskopioko sare batek lortutako datuekin osatutakoa.

Sinn Feinek lehendabizikoz irabazi ditu bozak Ipar Irlandan

Sinn Feinek lehendabizikoz irabazi ditu bozak Ipar Irlandan

Errepublikanoek 2017ko bozetako kopuru berari eutsi diote: 27 aulki. DUP alderdi unionista 25ekin geratu da, hiru galtzeraino. Biak elkarrekin gobernua osatzen saiatuko dira.

Ander Perez Zala BERRIAko kazetariak bertatik bertara jorratu ditu hauteskundeak.

Abortatzeko eskubidearen kontrako mugimenduak hemen eta AEBetan

Abortatzeko eskubidearen kontrako mugimenduak hemen eta AEBetan

Talde ultraeskuindarrek mobilizazioak egin izan dituzte Askabide klinikaren aurrean (Donostia); Naroa Iturri Askabideko langilearen esanetan, «klinikara datozen andreak epaituta sentitzen dira». 

Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, alarma guztiak piztu dira Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubidea ezabatuko duen beldurrez. Protesta ugari izan dira Washington hiriburuan eta herrialdeko beste zenbait hiritan.

Nafarroa, zatituta

Nafarroa, zatituta

1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak hiru eremutan bereizten du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala. Kontseiluaren ustez, «lege diskriminatzaileen irakurketa are diskriminatzaileagoa» egiten du egungo gobernuak.

Munduaren amaierako izotzetarako bidaia

Munduaren amaierako izotzetarako bidaia

Darwin mendikatean, Suaren Lurraldean (Txile hegoaldean), hilabetez aritu da 'Into the Ice' (Izotzerantz) euskal espedizioa. Lehenengoa izan da Amerikako hego muturrean dagoen izotz eremuan ikerketa zientifiko zabala egiten. Gainera, aurrez inork zapaldu gabeko bi gailurretara igotzea lortu dute.

Protokolorik ez aireztapen ona bermatzeko

Protokolorik ez aireztapen ona bermatzeko

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa ez denez, erabilera urritu egin da; aparteko zentzua dute airearen kalitatea kontrolatzeko baliabideek. Egiturazko neurriak urriak izan dira horretan.