Albisteak

Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»

Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»

Koro Lores Costa Donostian bizi da, familiarekin. Lores eta haren ama etxerik gabe geratzeko arriskuan daude, Sareb banku txarrak ez dizkielako kontratuak berritu nahi orain arteko baldintzetan. Negoziatzea «ezinezkoa» dela dio. Arrisku berean dira Donostiako Egia auzoko bloke berean bizi diren maizter gehiago.

Rol jokoan Erdi Aroko Euskal Herrian

Rol jokoan Erdi Aroko Euskal Herrian

Eneko Azedok Adur rol jokoa sortu du, Euskal Herriko Erdi Aroan oinarrituta. Euskaraz istorioak asmatzea da jokoaren helburua, Erdi Aroko historia eta pertsonaia mitologikoak ezagutaraziz.

Euskara geldialdian, baita eskoletan ere

Euskara geldialdian, baita eskoletan ere

LH4ko eta DBH2ko ikasleek atzera egin dute euskararen erabileran eskola eremu guztietan. D ereduko gaztetxoen artean, handiagoa izan da jaitsiera. Beraz, eskola eremuko euskararen arnasguneari zuloak agertzen hasi zaizkio: ezagutza gero eta handiagoa den garai honetan, erabilerak behera egin baitu. 

Soldata finlandiar bat

Soldata finlandiar bat

Finlandian, oinarrizko errenta unibertsala probatu dute 2017an eta 2018an, eta, behin-behineko ondorioen arabera, dirua jaso duten 2.000 pertsonek estres gutxiago eduki dute  tarte horretan, eta lan egiten jarraitu dute. Gaiaren inguruko eztabaida zabaltzeko lagundu du Finlandiako esperientziak.

Oinarrizko errenta unibertsala hauxe da: herrialde bateko herritar guztiek erregulartasunez eta baldintzarik gabe jasotzen duten diru kopurua.

Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino

Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino

Hidrogenoaren Euskal Korridorea eratu dute 75 erakunde eta enpresak. Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak milioi eta erdi tona murriztea urtero. Horri bide emateko eraiki nahi dute gasbidea Bilboko portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik. Gobernuz kanpoko erakunde batzuen iritziz, ordea, gasbide jabeen iraupen estrategia besterik ez dira hidrogenoari eman nahi dizkioten erabileretako batzuk.

Basoa, natura eta hizkuntza gurutzatzen diren lekua

Basoa, natura eta hizkuntza gurutzatzen diren lekua

Unai Pascualen eta Dylan Inglisen ikerketa lan baten arabera, euskarak «pisua» du jende talde batek basoarekin duen harremanean. Euskal Herriko ekialdean egin dute azterketa, eta People and Nature aldizkarian argitaratu. Euskara eta natura zaintzeko lanean ikerketa baliagarria izan daitekeela uste dute.

Sorginen mitoa, edo nola estali jazarpen politiko bat

Sorginen mitoa, edo nola estali jazarpen politiko bat

Asisko Urmenetak Sugarren mende album ilustratua ondu du, Helena Xuriok egindako ikerketetatik abiatuta. Sorgin ehizek motibazio «politikoa» izan zutela azaltzea izan da helburu nagusia. Inkisidoreek ezarritako etiketei muzin eginez, jazarpena jasan zuten herritarren irudia garbitzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko saiakera bat da liburua.

Guk, euskaraz; Twitch-ek zergatik ez?

Guk, euskaraz; Twitch-ek zergatik ez?

Twitch sare sozialak euskara hizkuntza gisa onartzeko eskatu dute 4.000 lagunek baino gehiagok; orain, Twitchen esku dago aukera hori zabaltzea.

Zuzenekoak egiteko sare sozial bat da Twitch, eta, zuzeneko hori egin aurretik, zer hizkuntzatan ariko den hautatu behar du streamer edo twitzlariak. Gaur-gaurkoz, euskara ez dago aukeren artean. Hala ere, euskaraz geroz eta gehiago ari dira twitzlariak.

Enbrioi goiztiarren antzeko egitura bat sortu dute giza zeluletatik

Enbrioi goiztiarren antzeko egitura bat sortu dute giza zeluletatik

Ernalketatik bost egunera sortzen den giza enbrioi goiztiarraren antza duen egitura bat sortu dute bi ikerketa taldek. Biziaren sorreran ager daitezkeen arazoak ikertzeko balioko du. Bioetika alorrean, baliteke lorpen horrek eztabaidak piztea.