Albisteak

Korrika, beste behin

Korrika, beste behin

Iazko etenaren ostean, nola antolatzaileak hala herritarrak «gogotsu» daude Korrikan parte hartzeko, Aitziber Balantzategi AEK-ko kideak azaldu duenez. Mantangorri gehigarrian Korrikari buruzko hainbat jakingarri argitaratu ditu BERRIAk:

Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian

Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian

Ehun mugimenduak esperimentu bat egin du, Poliziak mugan duen jokabidea salatzeko: Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubia arazorik gabe igaro du mutil gazte batek, baina, aurpegia beltzez margotu diotenean, geldiarazi egin dute.

Euskaldunak ziren 1855. urtean Buenos Airesko atzerritar komunitate nagusia

Euskaldunak ziren 1855. urtean Buenos Airesko atzerritar komunitate nagusia

Michael Goebel Berlingo Unibertsitate Askeko ikerlariak mapa batzuk osatu ditu, eta azaldu nongoak ziren Buenos Airesko migratzaileak. Euskal Herria zen jatorri nagusia, Galiziarekin eta Liguriarekin (Italia) batera.

Energia, dirua, teknologia... besteen esku

Energia, dirua, teknologia... besteen esku

Ukrainako gerrak agerian utzi du nolako ahulezia dakarren energiaren eta lehengaien esparruetan besteren mendeko izateak. Bada, beste arlo batzuetan ere antzekoa da egoera, nahiz eta badauden tokian tokiko burujabetza sustatzeko egitasmoak ere.

Ipar Euskal Herrian kendu diete gizon homosexualei odola emateko berariazko muga

Ipar Euskal Herrian kendu diete gizon homosexualei odola emateko berariazko muga

Frantziako Gobernuak Bioetika Legea onartu zuen iaz, eta, horren bidez, abstinentzia epea osorik kentzea deliberatu dute. LGBT komunitatearentzat lorpen handia da gizon homosexualek odola eman ahal izatea sexu orientazioa aintzat hartu gabe.

Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan

Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan

Hiru kilometroko sakoneran topatu dute, onik eta osorik, Weddell itsasoan. 'Endurance' 1915ean hondoratu zen, Shackleton eta haren espediziokideak Antartika oinez gurutzatzera joan zirenean.

Pandemiak areagotu egin ditu buru osasunarekin lotutako gaitzak gazteen artean

Pandemiak areagotu egin ditu buru osasunarekin lotutako gaitzak gazteen artean

Pandemiak kalte egin die haur, gazte eta nerabe askoren oreka emozionalari eta buru osasunari: lehendik zeuden gaitz batzuk areagotu egin ditu, eta patologia berriak azaleratu. Buruko eritasunen bat duten nerabeen artaren hutsuneak lehen pertsonan azaldu ditu Erika Rio gazteak.

Hondamendi nuklearra arrisku

Hondamendi nuklearra arrisku

Giza tragediaz gain, gerrak baditu beste ondorio batzuk ere. Ukrainako gatazkak eragin handia izan dezake ingurumenean, eta adituek arrisku bat nabarmendu dute: kutsadura nuklearra. Hamabost erreaktore dauzkate martxan.

Hil egin da zerri transgeniko baten bihotza jaso zuen gizona

Hil egin da zerri transgeniko baten bihotza jaso zuen gizona

Bi hilabetez iraun du bizirik, baina duela egun batzuk okerrera egiten hasi zen haren osasuna. Ebakuntza honekin, lehen aldiz, arrakastaz lortu zuten gizaki bati genetikoki eraldaturiko txerri baten bihotza txertatzea.