Infografiak

Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua
1937ko ekainaren 12an hautsi zuten faxistek Burdin Hesia, Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroa. Bilbo erortzea lortzeko gakotzat aurkeztu da Alejandro Goikoetxea ingeniari jeltzale desertorea. Baina, ordurako, hegazkin aleman eta italiarrek behatuak zituzten eraikuntza lanak. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatutako azpiegitura zen Burdin Hesia.

Jaiotza gutxiago urterik urte
Jaiotza tasaren jaitsiera nabari da Euskal Herri osoan: bi puntu egin du behera 2015etik 2020ra. Urteko jaiotzen eta heriotzen arteko defizita ere handitzen ari da herrialde guztietan. Zio ekonomikoak, sozialak eta demografikoak daude horren atzean.

Ehun egun gerran
Errusiak Ukraina inbaditu zuen egunean, ematen zuen Kievera eta Ukraina osora arazorik gabe eta denbora gutxian iritsiko zirela Errusiako tropak, baina ez da hala izan. Ehun egun joan dira otsailaren 24az geroztik, gerra luzatu egin da, eta ez du azkar bukatzeko itxurarik. Negoziazio bideak itota daude, gainera.

Tren Maia, geldirik
Mexikoko Tren Maiaren bosgarren zatian, obrak behin-behinean etenda daude, ingurumen kalteak direla medio. Greenpeacek gobernua salatu du legea «urratu» duelako, eta ohartarazi du litekeena dela ingurumenaren gaineko eragina «konponezina» izatea.

Zortzi elkarrizketatik bat egiten da euskaraz kalean
Soziolinguistika Klusterraren azken azterketaren arabera, erabilerak ez du gorabeherarik izan 2016tik, eta eten egin da 2011tik erakutsi duen beheranzko joera. Araban, Bizkaian eta Lapurdin handitu egin da; jaitsi, berriz, beste herrialdeetan. Haurrek darabilte gehien, eta adinekoek gutxien.

Artikoko harreman politikoak, izoztuta
Ukrainako gerrak arriskuan jarri du ipar polotik gertuen dauden estatuen arteko elkarlana; Errusia ez beste Atlantikoko Kontseiluko gainerako kideek erakundearen jarduna eten zuten oldarraldi militarra salatzeko.
Errusia NATOko kidez inguratuta geldituko da bere mugarik luzeenean.

Euskararen erabilera, gaitasunaren gainetik
Iñaki Iurrebaso soziologoaren arabera, euskararen jakite maila nabarmen apalagoa da sarritan irudikatu izan dena baino; euskararen erabilera, berriz, handiagoa, dagoen gaitasuna eta soilik arrazoi instrumentalak kontuan hartuta legokiokeena baino.
Neurketa egiteko beste irizpide batzuk erabili ditu. Besteak beste, euskaldunak eta erdaldunak bereizten dituen ikuspegitik continuum delakora igaro da, jakite maila desberdina dutenen multzoak bereiziz.

Mediterraneoa Kantauri ertzean
IPCCk Europari buruz egindako azken ikerketan, xehatu dute zer ondorio izango dituen klima aldaketak hurrengo hamarkadetan Euskal Herrian. Mundua hiru gradu berotuko balitz, klima mediterraneoa erruz hedatuko litzateke egungo eremuetatik harago.

Nafarroa, zatituta
1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak hiru eremutan bereizten du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala. Kontseiluaren ustez, «lege diskriminatzaileen irakurketa are diskriminatzaileagoa» egiten du egungo gobernuak.