Iritziak

Ikasturte arrakastatsu baten bila

Ikasturte arrakastatsu baten bila

Iñigo Martinez Peña irakasleak iritzi artikulu bat idatzi du elkarrekin hitz egitearen garrantziari buruz. Dela ikasgelan, dela etxean, dela lagun artean aurrez aurre egotearen balioa nabarmendu du. Uste du, ordea, pantailarik gabeko espazioak edukitzea komeni dela horretarako.

Hizkuntzen sustapena

Hizkuntzen sustapena

Irlandan gaelikoaren erabilera sustatzeko pentsatu duten proposamen baten inguruan idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak. Zehazki, gaelikoz hitz egiten dutenak soilik bilduko lituzkeen auzo bat sortzeko proposamenari buruz. Hainbat zalantza sortu dizkio egitasmoak.

Abortua eta trauma, ebidentzien argira

Abortua eta trauma, ebidentzien argira

Elhuyar elkarteko kide Ana Galarragak abortuari buruzko uste zabaldu baten inguruko artikulua idatzi du: abortatzea esperientzia traumatikoa dela emakumeentzat. AEBetan eginiko ikerketa batek erakutsi duenez, ordea, abortatzeko aukera eduki ez duten emakumeek izan dute egoera are traumatikoagoa. 

Beroaldiei aurre egiten hasi

Beroaldiei aurre egiten hasi

Oraindik udaberria zela Euskal Herrian izaniko bero boladei buruz idatzi du analisia Iñaki Petxarroman kazetariak. Klima aldaketaren ondorioz Nafarroan izaniko sute larrien gisakoak gehiagotan gertatzeko arriskua dagoela eta, agintariei neurriak hartzen hasteko eskatzen die. 

Gas naturalaren gerra frontea

Gas naturalaren gerra frontea

Gerrak fronte asko ditu. Horietako bat energiarena da. Agerian jarri du lubaki hori Ukrainan piztu den gerrak, Irune Lasak analisi honetan jaso duenez. Arma garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta energia sortzeko eta garraiatzeko azpiegituren kontrola dago jokoan gaur egun.

Agurrak, etenak eta nerabeak

Agurrak, etenak eta nerabeak

Nerabeentzako euskarazko kalitatezko eskaintzarik ez dagoela eta, kezka agertu du Leire Narbaiza euskara irakasleak 'Gipuzkoako Hitza'-n argitara emandako iritzi zutabe honetan. Horren ondorioz askok euskara gaitasuna galtzen dutela dio. 

Zer erakusten duen 'Catalangate auziak'

Zer erakusten duen 'Catalangate auziak'

Kataluniako 'Vilaweb' hedabideko zuzendariak iritzi artikulu honetan dio agerian gelditu dela Espainiaren jokaera antidemokratikoa nazioartean. Izan ere, politikari kataluniarrei eginiko espioitza «masiboak» hautsak harrotu ditu Europako Batasunean.

Ukraina eta desinformazioa

Ukraina eta desinformazioa

Ukrainatik itzuli ostean, Hibai Arbide Aza kazetariak kezkaz ikusten ditu han dabiltzan kazetarien kronikei buruz zenbait jendek plazaratutako zalantzak. Haren ustez, «mundu guztia gezurretan»  ari dela esateak despolitizatu egiten du egoera. «Hain zuzen ere, desinformazioaren helburua horixe da: despolitizatzea».

I(ra)kasle puta horiei

I(ra)kasle puta horiei

Maitane Nerekan Umaran filosofia irakasleak hainbat galdera eta gogoeta egiten ditu zutabe honetan hezkuntza sistemari buruz. Gaur egun indarrean dagoen sistemaren ordez sistema hori feminista izango balitz zer gertatuko litzatekeen aurreratzen du.