Euskalgintza

Lorea Agirre eta Begoña Garaikoetxea: «Erru gutxiago behar dugu, eta oxigeno gehiago»

Lorea Agirre eta Begoña Garaikoetxea: «Erru gutxiago behar dugu, eta oxigeno gehiago»

Euskararen patuaz kezka duen orok, hots, mundu justuago baten ikuskera duten guztiek maiatzaren 21eko Donostiako mobilizazioa bere egitea nahi dute Agirrek eta Garaikoetxeak. «Euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak» deitu dituzte mobilizaziora.

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.

Korrika beharra

Korrika beharra

Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.

Korrika, beste behin

Korrika, beste behin

Iazko etenaren ostean, nola antolatzaileak hala herritarrak «gogotsu» daude Korrikan parte hartzeko, Aitziber Balantzategi AEK-ko kideak azaldu duenez. Mantangorri gehigarrian Korrikari buruzko hainbat jakingarri argitaratu ditu BERRIAk:

'Egunkaria' indarrez itxi zutela 19 urte

'Egunkaria' indarrez itxi zutela 19 urte

Otsailaren 20ean dira 19 urte 'Euskaldunon Egunkaria' indarrez itxi zutela. Euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra zen. Berripaper hura itxi eta hamar lagun atxilotu zituzten, eta horietako asko torturatu egin zituzten poliziek. Gero, absolbitu egin zituzten guztiak.

ETArekin harremana izatea leporatuta egin zen polizia operazioa, baina, oraindik, galdera asko daude airean benetako zergatiei buruz.

22. Korrikaren ibilbidea, herriz herri

22. Korrikaren ibilbidea, herriz herri

Amurrion (Araba) hasiko da aurten Korrika, martxoaren 31n. Euskal Herria zeharkatuz 2.180 kilometro egin ostean, Donostiara iritsiko da lasterketa, apirilaren 10ean; bertan amaituko da. 

'Hitzekin' da leloa. Kantuaren hitzak Sustrai Colina bertsolariak sortu ditu, eta Nerea Urbizuk egina da musika. Aitortza, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo diete aurten.

Hamar urte Txillardegi gabe

Hamar urte Txillardegi gabe

Urtarrilaren 14an bete dira hamar urte Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria, politikaria eta, beste ezeren gainetik, bere herriarekin konprometitutako intelektuala izan zen. 

Txillardegiren «memoria gordetzeko» asmoz, sinadurak biltzen ari dira Donostiako udal liburutegia 'Txillardegi liburutegia' izendatzeko.

Liburu bat

Liburu bat

Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak. 

Zabaldu dute Euskarabenturan izena emateko epea

Zabaldu dute Euskarabenturan izena emateko epea

Hamasei eta hamazazpi urteko 130 gaztek egingo dute espedizioa, uztailaren 1etik 31ra. Aurkezpen bideo bat eta gogoetarako proiektu bat egin beharko dituzte parte hartu nahi dutenek, gai hauei buruz: ikastetxeetako jolastokiak eta bertako dinamikak, arropa eta jantzien kontsumoa edota Euskal Herriko historia. Martxoaren 4ra artean ematen ahalko da izena.