Gipuzkoa

Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Bertsolari zestoarraren bizitza eta ekarpena berreskuratzeko asmoz berrargitaratu dute, Zestoako Udalaren ekimenez. Aristiren esanetan, «autodidakta handi bat» izan zen Uztapide. Bide oparoa egin zuen bertsolaritzan; hiru aldiz irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Jai parekideak xede

Jai parekideak xede

Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin dute normaltasunez desfilatu.

Xabier Alberdi: «Atzean itsas herri bat dagoelako lortu zuen Elkanok egindakoa»

Xabier Alberdi: «Atzean itsas herri bat dagoelako lortu zuen Elkanok egindakoa»

Elkano itsasoaren semea izan zela dio Xabier Alberdi Lonbidek (Zarautz, 1969), Euskal Itsas Museoko zuzendariak; haren garaiko Euskal Herria ere itsastarra izateagatik lortu zuela munduari bira ematea. Elkanoren bidaiari eta garaiari buruzkoak jaso ditu liburu batean: Nola egin zen posible lehen mundu bira.

Joseba Tapia: «Eszenatokira itzuli nahi nuen berriz»

Joseba Tapia: «Eszenatokira itzuli nahi nuen berriz»

Joseba Tapiari eman diote aurten Adarra saria, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Kontzertu bat eman zuen ondoren, lagunez inguratuta. Izan ere, Tapiak (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964) agertokia du bere lekua, lanerako eta dibertitzeko gunea.

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

Abderrman Bas izena zuen; ginearra zen, eta 25 urte zituen. Aurten Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zendutako bigarren migratzailea da. Frantziak ezartzen dituen kontrol zorrotzek eta Hegoaldeko administrazioek harrerarako ezartzen dituzten irizpideen mugek guztiz estutzen dituzte etorkinak.

Bost urte errautsen artean

Bost urte errautsen artean

Duela bost urte jarri zuten Zubietako erraustegiaren lehen harria. Gipuzkoako hiri hondakinak erretzeko irtenbide egokitzat aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubietako herritarrek (Donostiako udalerria), ordea, ez zuten gauza bera pentsatzen.

Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»

Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»

Bi urte besterik ez du behar izan Hide Dohinok (Yokohama, Japonia, 1994) euskara ikasteko. Historialaria da, eta Gipuzkoako historia ari da ikertzen. Horretarako, Yokohamatik Oñatira (Gipuzkoa) egin zuen salto; bertan baitago Gipuzkoako Artxibo Historikoa. Bertsozaletu ere egin da.

Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian

Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian

Ehun mugimenduak esperimentu bat egin du, Poliziak mugan duen jokabidea salatzeko: Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubia arazorik gabe igaro du mutil gazte batek, baina, aurpegia beltzez margotu diotenean, geldiarazi egin dute.

Agur, Pello

Agur, Pello

Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, musikazalea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil zen otsailaren 1ean. 78 urte zituen. Arantzazun egin zen fraide; han ikasi zuen eguraldiari begiratzen, eta handik aritu zen irrati esatari Euskadi Irratian. Zabalak naturari begiratzeko zuen modua nabarmendu du Onintza Enbeitak iritzi artikulu honetan.