Balio etikoak

Ekotopaketei buruzko saioarekin hasi du ibilbidea naturari eta klimari buruzko 'Kinka' podcastak

Ekotopaketei buruzko saioarekin hasi du ibilbidea naturari eta klimari buruzko 'Kinka' podcastak

‘Azken krisia, gure garaia' lelopean, Ekotopaketak izan dira Portugaleten (Bizkaia). Eta topaketa horiei buruzko saioarekin ekin dio BERRIAren ‘Kinka’ podcastak bere ibilbideari. Astearteetan argitaratuko da, hamabostean behin. Saio bakoitzean gai bati erreparatuko diote, erreportaje edo elkarrizketa baten bidez, eta askotariko gaiak jorratuko dituzte.

Rosetta harriaren misterioa argitu zela 200 urte

Rosetta harriaren misterioa argitu zela 200 urte

Bi mende bete dira Jean-François Champollion ikertzaile frantziarrak Rosetta harria deszifratzea lortu zuenetik. Antzinako Egiptoko hieroglifoak ulertzea erronka handia zen garai hartako ikertzaileentzat, Egiptoko zibilizazioaren ezagutza eta kultura hobeto ezagutzeko modua emango zuelako.

Salatu dute gutxienez 50 pertsona hil direla Irango azken protestetan

Salatu dute gutxienez 50 pertsona hil direla Irango azken protestetan

Ehunka lagun zauritu dira, eta beste hainbeste atxilotu dituzte. Presidenteak iragarri du ikerketa bat egingo duela Amini gazteari zer gertatu zaion argitzeko.

Irango Moralaren Poliziak irailaren 13an atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko emakume gaztea, beloa «gaizki jarrita» eramateagatik. Hiru egun geroago hil zen; Poliziaren esanetan, «bihotzekoak jota».

Pandemia amaitzeko egoera «ezin hobea» dela esan du OMEk

Pandemia amaitzeko egoera «ezin hobea» dela esan du OMEk

Irailaren hasieran, 2020ko martxotik egon den hildako kopururik «apalena» erregistratu zen. COVID-19aren aldaera gehiago agertu baino lehen, aukera hau ezin dela galdu adierazi du Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek.

Jean-Luc Godard zinemagilea hil da

Jean-Luc Godard zinemagilea hil da

'Nouvelle vague' mugimenduko izar izandakoa hil da, suizidio lagunduz, 91 urterekin. Haren lanek zinemagintzaren lengoaia eraldatu eta, era berean, elikatu dute.

Hegoaldeko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen

Hegoaldeko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen

Espainiako Gobernuaren dekretuak 34.000 langileren baldintzak duinduko ditu: besteak beste, langabezia saria jasotzeko eskubidea izango dute. Ipar Euskal Herriko etxeko langileei 1999an aitortu zitzaizkien eskubide horiek.

Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso jarraituko du gutxienez azaro arte

Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso jarraituko du gutxienez azaro arte

Otsailaren 28tik dago preso Polonian, 'espioitza' egitea leporatuta. Atxilotu zutenean, hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta beste hiru hilabete luzatu zioten maiatzaren amaieran. Espetxean daraman hilabeteotan ez da mintzatu ez senideekin, ez konfiantzazko abokatuarekin.

Jai parekideak xede

Jai parekideak xede

Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin dute normaltasunez desfilatu.

Abortua eta trauma, ebidentzien argira

Abortua eta trauma, ebidentzien argira

Elhuyar elkarteko kide Ana Galarragak abortuari buruzko uste zabaldu baten inguruko artikulua idatzi du: abortatzea esperientzia traumatikoa dela emakumeentzat. AEBetan eginiko ikerketa batek erakutsi duenez, ordea, abortatzeko aukera eduki ez duten emakumeek izan dute egoera are traumatikoagoa.