Geografia-Historia

Gerra hemen hasten da
Europako entrenamendugune militarrik handiena Nafarroan dago: Bardeako tiro eremua. 1951tik, NATOko kideek han probatzen dute gatazka armatuetan erabiliko duten munizioa.
Euskal Herriko ehun enpresa inguruk dute harremana armagintzarekin. Aeronautika sektorea da industria militarraren eta zibilaren arteko zilbor hesterik oparoena.

Sinn Feinek lehendabizikoz irabazi ditu bozak Ipar Irlandan
Errepublikanoek 2017ko bozetako kopuru berari eutsi diote: 27 aulki. DUP alderdi unionista 25ekin geratu da, hiru galtzeraino. Biak elkarrekin gobernua osatzen saiatuko dira.
Ander Perez Zala BERRIAko kazetariak bertatik bertara jorratu ditu hauteskundeak.

Munduaren amaierako izotzetarako bidaia
Darwin mendikatean, Suaren Lurraldean (Txile hegoaldean), hilabetez aritu da 'Into the Ice' (Izotzerantz) euskal espedizioa. Lehenengoa izan da Amerikako hego muturrean dagoen izotz eremuan ikerketa zientifiko zabala egiten. Gainera, aurrez inork zapaldu gabeko bi gailurretara igotzea lortu dute.

Frantzian baino beherago, baina goraka segitzen du Le Penek Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian Emmanuel Macron gailendu da Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian. Macronek botoen %65,5 eskuratu ditu, 106.017, alegia. Le Penek, berriz, %35,5; hau da, 55.879 boz.

Globalizazioaren itsasbehera
Lehenagotik antzematen zen globalizazioak indarra galdu duela, baina pandemiak areagotu egin du joera. Ukrainako gerrak, berriz, munduko ekonomia «blokeetan zatitzeko» arriskua handitu du, NDF Nazioarteko Diru Funtsaren ustez.

«Kazetari zintzoaren» soa
Gernikako bonbardaketa euskal herritarrei egozten tematu zen Franco, baina George Steer kazetariak ez zuen dudarik izan: munduari kontatu zion Alemaniako Kondor Legioaren lana izan zela.
1937ko apirilaren 26eko bonbardaketa hura mugarria izan zen Bigarren Mundu Gerraren atarian.

Ukraina eta desinformazioa
Ukrainatik itzuli ostean, Hibai Arbide Aza kazetariak kezkaz ikusten ditu han dabiltzan kazetarien kronikei buruz zenbait jendek plazaratutako zalantzak. Haren ustez, «mundu guztia gezurretan» ari dela esateak despolitizatu egiten du egoera. «Hain zuzen ere, desinformazioaren helburua horixe da: despolitizatzea».

Pablo Gonzalez kazetaria behin-behineko espetxealdian daukate Polonian
Kazetariaren bikotekideari gutun bidez jakinarazi diote maiatzaren 29ra arte egongo dela kartzelan. Haren aurkako «frogak» daudela dio gutunak, baina ez du haien berri ematen. Irregulartasunez beteriko espetxeratzea izaten ari da.

Genozidioa berriz Europan
Bosnia eta Herzegovinako gerra hasi zela 30 urte dira. Garbiketa etnikoak ezaugarritu zuen Bosniako gerra (1992-1995). Azken datuen arabera, 100.000 lagun hil zituzten, eta 20.000 emakume baino gehiago bortxatu. Hainbat lagunek beren herria utzi eta Euskal Herrira ihes egin zuten.