Hizkuntzak

Euskararen erabilera, gaitasunaren gainetik

Euskararen erabilera, gaitasunaren gainetik

Iñaki Iurrebaso soziologoaren arabera, euskararen jakite maila nabarmen apalagoa da sarritan irudikatu izan dena baino; euskararen erabilera, berriz, handiagoa, dagoen gaitasuna eta soilik arrazoi instrumentalak kontuan hartuta legokiokeena baino.

Neurketa egiteko beste irizpide batzuk erabili ditu. Besteak beste, euskaldunak eta erdaldunak bereizten dituen ikuspegitik continuum delakora igaro da, jakite maila desberdina dutenen multzoak bereiziz.

Euskara ona makinentzat

Euskara ona makinentzat

Euskarazko kalitate handiko corpusa sortu du EHUko Informatika fakultateko Ixa ikerketa taldeak: EusCrawl. Euskarazko hainbat komunikabideren edukietan oinarritu du, eta ondokoa izan da emaitza: 12,5 milioi dokumentu eta 423 milioi hitz. Corpusak funtsezkoak dira hizkuntzan oinarritutako aplikazioak sortzeko.

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.

Korrika beharra

Korrika beharra

Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.

Berbaxerka, euskararekin eta euskaraz jolasean

Berbaxerka, euskararekin eta euskaraz jolasean

Egunero 15.000 eta 20.000 lagun artean aritzen dira jolasean Berbaxerkan. Hizkuntza gutxituetan izan du oihartzuna jolasak. Orain, BERRIAren webgunean kokatuko da euskaraz hitzak bilatzeko jolasa.

Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»

Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»

Bi urte besterik ez du behar izan Hide Dohinok (Yokohama, Japonia, 1994) euskara ikasteko. Historialaria da, eta Gipuzkoako historia ari da ikertzen. Horretarako, Yokohamatik Oñatira (Gipuzkoa) egin zuen salto; bertan baitago Gipuzkoako Artxibo Historikoa. Bertsozaletu ere egin da.

Ahalduntze ariketa indigena bat

Ahalduntze ariketa indigena bat

Hamabi komunitate linguistikotako ordezkariak Euskal Herrian izan dira egunotan. Esperientziak, kezkak eta gogoetak partekatu dituzte, eta euren hizkuntzak biziz berritzeko tresna egokiez jabetu dira.

Korrika, beste behin

Korrika, beste behin

Iazko etenaren ostean, nola antolatzaileak hala herritarrak «gogotsu» daude Korrikan parte hartzeko, Aitziber Balantzategi AEK-ko kideak azaldu duenez. Mantangorri gehigarrian Korrikari buruzko hainbat jakingarri argitaratu ditu BERRIAk:

Kaleko erabilera apaldu egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan

Kaleko erabilera apaldu egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Soziolinguistika Klusterrak argitara eman dituzte 93 udalerritan egindako behaketaren emaitzak. Besteak beste, ondorio hauek atera dituzte: adinean gora egin ahala, behera egiten du euskararen erabilerak. 

Erabilera elikatuko duten baldintzak sortu beharra nabarmendu du Uemak; baita arnasguneetan ere.