Literatura

Minak hezurmamitzen

Minak hezurmamitzen

Indarkeriaren arrastoa, hark eragindako oinazea, bere larruan nozitu du Maria Jauregik. Errealitate hori ezagun du Irati Goikoetxeak ere, eta literaturaren bidez plazaratu ditu ETAren biktima baten saminak eta prozesuak. 

Garai eta giro bertsuan haziak eta heziak, biak mintzo dira biolentziaz, sufrimenduaz, biktimen rolaz, memoriaz eta hura belaunaldi berriei transmititzeko beharraz.

Moliere, barrea eraginez gizartea kritikatzeko abilezia

Moliere, barrea eraginez gizartea kritikatzeko abilezia

Moliere idazle eta antzerkigile frantziarra jaio zenetik laurehun urte bete dira. Gizakiaren argi-ilunak umorearen eta ironiaren bitartez deskribatu zituen, maisuki. Mundu osoan ezagun diren haren bi obra, ‘Tartufo’ eta ‘Zekena’, euskarara itzulita daude. 

Hamar urte Txillardegi gabe

Hamar urte Txillardegi gabe

Urtarrilaren 14an bete dira hamar urte Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria, politikaria eta, beste ezeren gainetik, bere herriarekin konprometitutako intelektuala izan zen. 

Txillardegiren «memoria gordetzeko» asmoz, sinadurak biltzen ari dira Donostiako udal liburutegia 'Txillardegi liburutegia' izendatzeko.

Liburu bat

Liburu bat

Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak. 

Nerea Ibarzabal Salegi: «Irabaztea posible zela ikusi nuen»

Nerea Ibarzabal Salegi: «Irabaztea posible zela ikusi nuen»

Lehenengoz jantzi du txapela Nerea Ibarzabal Salegik (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994), eta «pozik» dago garaipenarekin. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa prestatzea «gogorra» izan bada ere, ingurukoen babesak aurrera egiteko indarra eman dio.

Erdu Durangora

Erdu Durangora

Itxi ditu ateak 56. Durangoko Azokak. Iazko etenaldiaren ondotik, azoka presentziala egitea lortu dute aurten. Kirmen Uribe idazleak azokako zenbait ekitalditan hartu du parte. Azokan ez ezik euskal kulturan ere murgiltzeko eta hura babesteko deia egin zuen 'New Yorkeko munduak' bere podcastean. 

Euskaldunik zoriontsuena

Euskaldunik zoriontsuena

Xabier Amuriza bertsolariak, Bernart Etxeparek 1545ean idatzitako 'Linguae Vasconum Primitiae' euskara batura ekarri, eta egungo errima eta neurrietara moldatu du, 'Etxepare. Jalgi hadi batura' liburuan.

Martin Ugalderen ekarpena sarean jarri dute

Martin Ugalderen ekarpena sarean jarri dute

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenean, haren lan osoa jaso dute webgune batean: 2.049 idazlan. Kazetaria, politikaria, idazlea izan zen Ugalde, eta ibilbide sendoa egin zuen alor guztietan. 

1936ko gerraren ondorioz erbesteratu, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko egunkari bat sortzea.

Matematikaren ezkutuko lengoaia

Matematikaren ezkutuko lengoaia

Kulturaren eta matematikaren arteko harremana banaezina da. Ohartu ez arren, errealitatea zenbakiz blai dago, eta matematikak berebiziko garrantzia du diseinuan, medikuntzan, bideo jokoetan eta literaturan, besteak beste.