Musika, dantza eta antzerkia

Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Bertsolari zestoarraren bizitza eta ekarpena berreskuratzeko asmoz berrargitaratu dute, Zestoako Udalaren ekimenez. Aristiren esanetan, «autodidakta handi bat» izan zen Uztapide. Bide oparoa egin zuen bertsolaritzan; hiru aldiz irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Belarri musikatuak

Belarri musikatuak

Jexux Mari Irazu Muñoak (Larraul, Gipuzkoa, 1972) entzumenari eskainitako bertsoak dira ondokoak. Azken bertsoetan kantatzen duenez, «horra bertsotan akufenoen udako bertsio light-a…».

Irazuk 25 urtetik gora daramatza plazan, eta mila saiotik gora egina da. Bertsolari Txapelketa Nagusian bitan izan da finalista, eta 1997an laugarren gelditu zen. Gipuzkoako Txapelketan, lau aldiz izan da finalista, eta bitan txapeldunordea.

Joseba Tapia: «Eszenatokira itzuli nahi nuen berriz»

Joseba Tapia: «Eszenatokira itzuli nahi nuen berriz»

Joseba Tapiari eman diote aurten Adarra saria, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Kontzertu bat eman zuen ondoren, lagunez inguratuta. Izan ere, Tapiak (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964) agertokia du bere lekua, lanerako eta dibertitzeko gunea.

Peru Abarrategi Sarrionandia: «Esan zidaten kikilduta kantatuz gero ezinezkoa zela txapela irabaztea»

Peru Abarrategi Sarrionandia: «Esan zidaten kikilduta kantatuz gero ezinezkoa zela txapela irabaztea»

Ausart eta presiorik gabe kantatu zuen finalean Peru Abarrategi Sarrionandiak (Aramaio, Araba, 1997), eta horri esker gailendu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean. Ametsa bete duela aitortu du: «Zoramena da».

Lanari 63 kanta

Lanari 63 kanta

«Aspertu gara elkarri barre egiteaz, nazkatu gara lana eta kantua bereizten, gainditu dugu sortzearen eta lan egitearen arteko lehia faltsua». Ideia horri jarraikiz, Lanarteak, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak, lanari buruzko hiru abesti zerrenda osatu ditu, Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta. 

BERRIAren euskal musikaren atari Badok-en daude entzungai.

Moliere, barrea eraginez gizartea kritikatzeko abilezia

Moliere, barrea eraginez gizartea kritikatzeko abilezia

Moliere idazle eta antzerkigile frantziarra jaio zenetik laurehun urte bete dira. Gizakiaren argi-ilunak umorearen eta ironiaren bitartez deskribatu zituen, maisuki. Mundu osoan ezagun diren haren bi obra, ‘Tartufo’ eta ‘Zekena’, euskarara itzulita daude. 

Itziar Ituño: «Lanak bozgorailu handi bat eman dit»

Itziar Ituño: «Lanak bozgorailu handi bat eman dit»

Itziar Ituño (Basauri, Bizkaia, 1974) Goenkale-n hasi zen aktore lanetan, eta, orain, mundu osoan da ezaguna, La casa de papel telesailagatik. Tarara antzerki obra estreinatzear da Bilboko Arriaga antzokian, eta Hego Amerikan ere pare bat proiektu dauka zain.

Mirari Etxeberria: «Musika klasikoak elitista dirudi; hori aldatu nahi dugu»

Mirari Etxeberria: «Musika klasikoak elitista dirudi; hori aldatu nahi dugu»

Iruñeko Gaiarren 'Handitzean musikari izan nahi dut!' ikuskizun koloretsua eskainiz hasi du urtea Iruñeko Gazte Orkestrak. Haren zuzendari eta sortzaile da Mirari Etxeberria (Andoain, Gipuzkoa, 1998).

Ikuskizuna obra sinfoniko askoko programa da, eta Mikel Donazarrek zuzendu du. Emanaldian garrantzi handia izan zuen publikoaren eta musikarien arteko hartu-emanak.

Nerea Ibarzabal Salegi: «Irabaztea posible zela ikusi nuen»

Nerea Ibarzabal Salegi: «Irabaztea posible zela ikusi nuen»

Lehenengoz jantzi du txapela Nerea Ibarzabal Salegik (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994), eta «pozik» dago garaipenarekin. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa prestatzea «gogorra» izan bada ere, ingurukoen babesak aurrera egiteko indarra eman dio.